2020(e)ko martxoakren 27(a), ostirala

MOZORROEN BIDEOA


                                                       Mila esker, parte hartzeagatik!!!!

MIRIAN MENDOZA, IPUIN KONTARI ETXETIK MUNDURA




https://drive.google.com/file/d/1-ZwbFr092lApZNh_cvjd2yda3e-fmkHb/view?usp=sharing

ESKULANETARAKO PROPOSAMENA


ETXEAN DITUZUEN ALDIZKARIAK BERRERABILTZEKO PROPOSAMEN BATEKIN NATORKIZUE.
HEMEN TOPATUKO DITUZUE EREDU BATZUK. EA TARTETXOREN BA HARTZEN DUZUEN ESKULANAK EGITEKO.
ONDO PASA!



Eskulanak - Berrobi - 2019-01-02 - Tolosaldeko ataria

ERREZETA



ASTEBURUA IRITSI ZAIGU. ZERBAIT GOZOA  ETA EGITEKO ERRAZA SUKALDATU NAHIKO BAZENUKETE,  HEMENTXE UZTEN DIZKIZUET  KREPAK EGITEKO AMONAREN BI ERREZETA.
ON EGIN!!!

AMONAREN KREPAK 1
http://pagotxa.eus/wp/wp-content/uploads/Amonaren-Krepak-1-300x284.jpg


Osagaiak

- arrautzak
- esnea
- gatza
- irina

Errezeta

Irabiatu 2 arrautza, esne katilu bat gehitu, gatza eta 6 koilarakada irin. Ondo nahastu pikorrak desagertu arte.
Pixka bat koipetutako zartaginean zabaldu masa honen koilarakada bat, eta gorritzen denean buelta eman beste aldetik ere egin dadin.

Krepak postrerako nahi izanez gero, pastel krema prestatu eta horrekin bete.
Frijituetarako bada bexamelarekin bete daitezke.


AMONAREN KREPAK 2


http://pagotxa.eus/wp/wp-content/uploads/Amonaren-Krepak-2-300x213.jpg





  • Osagaiak:
  • - arrautzak
  • - esnea
  • - olioa
  • - gatza
  • - irina

Errezeta

  1. Jarri 2 arrautza osorik, esne baso txiki bat, koilarakada bat olio, 4 koilarakada irin, eta gatz pixka bat. Irabiagailuarekin ondo nahastu.
  2. Zartagin bat olio, koipe edo gurin apur batekin busti, eta zartagina nahasketarekin estali, geruza fin batekin. Bi aldeetatik egin.

  • Berdin balio dute gazirako zein gozorako.
  • Errazago irabiatzeko, likidoak bota lehenik eta gero irina, eta irabiatu.






GURE LAGUNTXOEN ARTELANAK

Ostirala iritsi da eta gaur ere, baditugu gelako laguntxoen lanak. Ikusi zein artista eginda gauden!!!!
Txapeldunak zarete!!!!  




 https://drive.google.com/open?id=18NkHHPF36ijbZ8-UefBuo7t0LUxXbLgu

2020(e)ko martxoakren 26(a), osteguna

OSTEGUNA


ZERTAN ARI DIRA GURE GELAKO LAGUNTXOAK?


 https://drive.google.com/file/d/18G0Y1K8MOmfM74jhgxobe2I-mT6jXe05/view?usp=sharing


JOKIN ARTISTA TXIMISTA!!!!


MASAJEA


ORAINGO HONETAN, MASAJETXO GOXO BATEKIN NATORKIZUE. IKUSI BIDEOA ETA  PROBATU DEZAKEZUE. EZ AHAZTU EMATEN DUENAK, GERO MASAJEA JASO BEHAR DUELA EHHHH.....
KASK, KASK....

KOLORETAKO MUNSTROA

Kaixo lagunak!
Hemen daukazue zuen gustoko izango den ipuina; ezaguna egingo zaizuen koloretako munstroaren ipuin berria.







2020(e)ko martxoakren 25(a), asteazkena

Kaixo kaixo!!!
Zer moduz dijoa astea?
Gaurkoan Naxarak egindako lanak eta argazkiak uzten dizkizuegu.
Ea gustatzen zaizkizuen

PUAGG!

PUAGG! ZER GERTATUKO OTE DA MARISA IZENEKO ANDREAREN BASERRIAN? IKUSI ETA EA GUSTATZEN ZAIZUEN!
                                                           https://vimeo.com/78487155

EGUN ON!

EGUN ON, ASTEAZKEN EGUZKITSI ON!
ZER MODUZ ZAUDETE? GAURKO EGUNERAKO JOLAS BAT PROPOSATZEA NAHI? BADA, JARRAIAN DITUZUEN IRUDIETAN AGERTZEN DEN ANTZEKO JOLAS EDO JOKO BAT EGIN DEZAKEZUE. KARTOIZKO KAXA BAT HARTU ETA ZUEK NAHI DUZUEN MODUKOA EGIN DEZAKEZUE. NAHI DUZUEN MODUKO ZIRKUITOA SORTU DEZAKEZUE ETA NAHI DUZUEN MODUAN APAINDU ERE BAI!

EA NOLAKOAK ATERATZEN ZAIZKIZUEN! ANIMO ETA ONDO PASA!

                         
                                               


2020(e)ko martxoakren 24(a), asteartea

EGUN ON LAGUNTXOAK!!
Pixkanaka iristen ari zaizkigu zuen argazkiak. Hemen uzten dizkizuet Adei C.-k atzo bidalitakoak.
Animo besteoi

2020(e)ko martxoakren 23(a), astelehena

JUAN GORRITIREN PROPOSAMENA

HURRENGO BIDEO HONETAN JUAN GORRITIK LUZATUTAKO PROPOSAMENA AZALTZEN DA. ANIMATU PARTE HARTZERA!

IPUINA

KAIXO! ORAINGOAN GRUFALOAREN IPUINAREKIN NATORKIZUE. BAI, GRUFALOA. NOR DEN GRUFALOA? BA, GRUFALOA!


PUXIKA JOLASAK

PUXIKEKIN HAINBAT JOLAS SORTU DAITEZKE:

- LEHENEA ETA GUZTIONGANDIK EZAGUNA, PUXILA AIREAN AHAL DEN DENBORA GEHIENA MANTENTZEA DA.

- BESTE IDEIA BAT PUXIKA-ERRAKETA JOLASA DA. EGIN BEHAR DEN LEHENENGO GAUZA, KARTOIZKO HODI BATEKIN ETA SOKA BATEKIN ERRAKETA MODUKO BAT ERAIKITZEA DA. SOKA KARTOIZKO HODIAREN MUTUR BATETIK PUXIKARANTZ LOTUTA DIJOA. HELBURUA, TENIS EDO SQUASHEKO PILOTA BATEKIN EGITEN DEN BEZALA, HAURRAK HODIAREKIN PUXIKA HAINBAT ALDIZ JARRAIAN JOTZEA DA.
                                    

ETA AZKEN PROPOSAMENA, PIN-PONEN JOLASTEA. HORRETARAKO, BI PLATER ETA BI MAKILEKIN ERRAKETAK SORTUKO DITUGU ETA PILOTA MODUAN, PUXIKA.

                                       

ONDO PASA!



PROPOSAMEN GEHIAGO

BENO, ORAINGO HONETAN ETXEAN EGIN DEZAKEZUEN JOLAS BATEKIN NATORKIZUE: ZUEN GURASO ETA ANAI -ARREBEKIN PARTIDUTXOAK JOKATZEKO FUTBOLIN BAT. EA ZENBAT GOL SARTZEN DITUZUEN... EDO SARTZEN DIZKIZUEN!


                                        
Egun on HH2ko laguntxoak!!
Zer moduz pasa duzue asteburua? Lantxoren bat egin al duzue?
Gogoratu egiten dituzuen lan, jolas, marrazki, .... bidaltzea gustatuko litzaigukeela. Horrela, gelako guztiok ikusiko ditugu. Hemen uzten dizkizuet, asteazkenean June eta Danielak egindakoak. Ea gustatzen zaizkizuen.


2020(e)ko martxoakren 18(a), asteazkena

TXOTXONGILOAK

KAIXO BERRIRO ERE! IKUSI NAHI TXOTXONGILOEKIN KONTATUTAKO KORONABIRUSAREN INGURUKO ANTZEZPENA?
                                   
                                                            KLIKATU IRUDIAN

JOLAS BAT

JOLAS BERRI BAT EGIN NAHI ? HONA HEMEN PROPOSAMEN BAT. ONDO PASA!


KAIXO!!
Hemen dituzue zuen gelako laguntxoek atzo eginiko lehen lanak! Ikusi ikusi.

martxoak 17

Zuen lanak bidaltzea animatzen zaituztegu!!




KAIXO LAGUNAK!

ZER MODUZ ZAUDETE LAGUNAK?

 ASPALDIAN EZ DUGU ELKARREN BERRI IZAN ETA  BLOG HONEN BITARTEZ EA BATAK BESTEAREN BERRI IZATEKO AUKERA DUGUN!

EGUN HAUETAN, BLOG HONEN BITARTEZ ZUEK ETXEAN EGITEKO JOLAS EDOTA BESTELAKO PROPOSAMENAK EGINGO DITUGU . ETA ZUEN LANAK EDOTA JARDUERAK GUREKIN PARTEKATZERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU!

BENO BA, ESAN BEZALA IZANGO DUGU ELKARREN BERRI ETA BITARTEAN ONDO IZAN!
MUSU ETA BESARKADA HANDIAK DENONTZAT!

AAA, ETA ESAN ZUEN GURASOEI TARTEKA BLOGEAN SARTZEKO!

LAISTER ARTEEEEE!!



HONA HEMEN IDEIA BATZUK:


                                                                         KLIKATU ARGAZKIA





ERREZETA

PATATA KABIAK



Denbora: 40 minutu
Osagaiak:
·         Patata purea (poltsa bat)
·         8 goilarakada tomate-saltsa
·         50gr gazta
·         Gurina goilarakada bat
·         4 arrautza
·         40 cl esne
·         Olioa
·         Gatza

Lehenengo pausua haurrarekin egingo dugu. Horregatik  ontzi batean 40 cl ur jarri (2 edalontzi) eta gatz pixka bat botako ditugu. Ondoren dator irakiten jartzearen pausua, hau gurasoak egingo du. Esnea, gurina eta patata purea botako ditugu eta nahastu egingo dugu. Haurrak lagundu dezake ontzia mugitzearen pausu honetan baina gurasoa adi egon beharko da, suarekin gabiltza eta.


Purea epeltzen denean dator pausurik dibertigarriena. 4 bola egingo ditugu purearekin eta goilara bat hartuz zulo bat egingo diegu erdigunean. Zulo honetan arraultza botako dugu. Honen gainean tomate saltsa botako dugu. Azkenik gazta jarriko dugu eta labera sartu. Gratinatu egingo ditugu minutu pare batean. Labetik atera eta….hortxe dugu patata kabia jateko prest.
On egin!!!



AGUR 2019-2020 IKASTURTEA!

                                                                          BIDEOA IKUSTEKO KLIKATU ARGAZKIA!!!                           ...