2020(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

MOZORROEN BIDEOA


                                                       Mila esker, parte hartzeagatik!!!!

MIRIAN MENDOZA, IPUIN KONTARI ETXETIK MUNDURA




https://drive.google.com/file/d/1-ZwbFr092lApZNh_cvjd2yda3e-fmkHb/view?usp=sharing

ESKULANETARAKO PROPOSAMENA


ETXEAN DITUZUEN ALDIZKARIAK BERRERABILTZEKO PROPOSAMEN BATEKIN NATORKIZUE.
HEMEN TOPATUKO DITUZUE EREDU BATZUK. EA TARTETXOREN BA HARTZEN DUZUEN ESKULANAK EGITEKO.
ONDO PASA!



Eskulanak - Berrobi - 2019-01-02 - Tolosaldeko ataria

ERREZETA



ASTEBURUA IRITSI ZAIGU. ZERBAIT GOZOA  ETA EGITEKO ERRAZA SUKALDATU NAHIKO BAZENUKETE,  HEMENTXE UZTEN DIZKIZUET  KREPAK EGITEKO AMONAREN BI ERREZETA.
ON EGIN!!!

AMONAREN KREPAK 1
http://pagotxa.eus/wp/wp-content/uploads/Amonaren-Krepak-1-300x284.jpg


Osagaiak

- arrautzak
- esnea
- gatza
- irina

Errezeta

Irabiatu 2 arrautza, esne katilu bat gehitu, gatza eta 6 koilarakada irin. Ondo nahastu pikorrak desagertu arte.
Pixka bat koipetutako zartaginean zabaldu masa honen koilarakada bat, eta gorritzen denean buelta eman beste aldetik ere egin dadin.

Krepak postrerako nahi izanez gero, pastel krema prestatu eta horrekin bete.
Frijituetarako bada bexamelarekin bete daitezke.


AMONAREN KREPAK 2


http://pagotxa.eus/wp/wp-content/uploads/Amonaren-Krepak-2-300x213.jpg





  • Osagaiak:
  • - arrautzak
  • - esnea
  • - olioa
  • - gatza
  • - irina

Errezeta

  1. Jarri 2 arrautza osorik, esne baso txiki bat, koilarakada bat olio, 4 koilarakada irin, eta gatz pixka bat. Irabiagailuarekin ondo nahastu.
  2. Zartagin bat olio, koipe edo gurin apur batekin busti, eta zartagina nahasketarekin estali, geruza fin batekin. Bi aldeetatik egin.

  • Berdin balio dute gazirako zein gozorako.
  • Errazago irabiatzeko, likidoak bota lehenik eta gero irina, eta irabiatu.






ISTORIO KATEATUA